- Editorial:
- ASTIBERRI EDICIONES
- Año de edición:
- 2024
- Materia:
- NG - Novela Gráfica
- ISBN:
- 978-84-10332-08-9
- Páginas:
- 288
- Encuadernación:
- Rústica
HEARTSTOPPER 01: BI MUTILEN ENKONTRUA
OSEMAN, ALICE
Bi mutilek elkar ezagutzen dute, lagun egin eta maitemindu egiten dira. Zailtasun berezirik gabeko gertaera bat da, baina badakigu bizitza ez dela horrelakoa. Are gutxiago 14 eta 16 urte bitartean badituzu. Nick eta Charlie institutu berera doaz, mutilen ikastetxe batera. Egun batean, elkarren ondoan eseri beharko dute klasean, eta berehala ohartuko dira ondo moldatzen direla. Charlie, ordea, Nickekin maiteminduko da, eta Nick heterosexuala da. Tao da Charlieren lagunik onena, eta hark abisatzen dio, bai, Charlieri, kontua ez dela ondo aterako non eta Nicki ere Charlierenganako sentimenduak sortzen ez zaizkion. Eta halaxe gertatuko da. Heartstopper fenomenoak badu, azkenean ere, euskarazko edizioa. Gaur egun horren ezaguna den sail hau sareko plataformatan argitaratu zen lehenik, eta 13 milioi pertsonak baino gehiagok irakurri zuten; ondoren, Kickstarter web orrian plazaratu zen, eta hor ere arrakasta: helburutzat zuten diru kopurua baino bost aldiz gehiago bildu zuten bi orduan bakarrik. Halaxe, Hachette UK argitaletxeak paperean argitaratu zuen, eta mundu osora zabaldu zen: 2024 arte 39 hizkuntzatara itzuli da eta zortzi milioi kopia baino gehiago saldu ditu. Azkenik, Netflixerako ere egokitu dute (2024ko urrian estreinatu zen hirugarren denboraldia Espainian). Egileak berak egin du egokitzapena, atalen gidoiak idatzi eta seriea ekoizten baitu. Gaur gaurkoz, bost liburuk osatzen dute Heartstopper, eta seigarren batek itxiko du saila, aurreikuspenen arabera, 2026an. Institutu garaian eduki nahi izango genukeen nobela grafiko queer-a . Gay Times