- Editorial:
- TXALAPARTA
- Año de edición:
- 2018
- Materia:
- NG - Novela Gráfica
- ISBN:
- 978-84-17065-18-8
- Páginas:
- 144
- Encuadernación:
- Cartoné
GEREZI GARAIA
LUCIO URTUBIAREN BIOGRAFIA ILUSTRATUA
BELATZ
Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia.Bere bizitza etenik gabeko borrokaizan da eta, batzuk kontrakoa uste duten arren, hori da lagatzen
digun ondarea, Lucioren altxorra. Belatzek, hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan luze galdekatu du Lucio, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak irudietan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, kaskantarraren biografo ofizial bihurturik, irudigile iruindarrak ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatzen dizkigu. Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziak despistatzeko asmatutako trikimailuak, familia kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga zeharkaldiak
guztia edo ia guztia kontatu digu Luciok akzioz eta ekintzez betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: «Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da»