- Editorial:
- ASTIBERRI EDICIONES
- Año de edición:
- 2024
- Materia:
- Europeo
- ISBN:
- 978-84-10332-13-3
- Páginas:
- 176
- Encuadernación:
- Rústica
CORTO MALTESE: ITSASO GAZIAREN BALADA BAT
(CORTO MALTÉS)
PRATT, HUGO
Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko zena: baten batek hankak eta eskuak lotu dizkio baltsa bati, eta jitoan dabil Ozeano Bareko olatuetan. Gizon horrek mito bihurtzeko moduko izena du: Corto Maltese. Zer egin ote du hain zigor krudela jasotzeko? Zer ezkutatzen ote du begirada misteriotsuaren atzean? Rasputinen eskuetan ausaz eroritako familia oneko bi gaztek ere, Pandorak eta Cainek, galdera bera egiten diote beren buruari. Ez dute sumatzen elkarketa horrek betiko markatuko dituela beren bizitzak, baita milioika irakurlerenak ere. Astiberrik euskaraz argitaratu du Itsaso gaziaren balada bat, Corto Maltese pertsonaia mundu osoan ezagutarazi zuen lehen komikia, Hugo Pratt marrazkilari entzutetsuarena. Serie hau gaurkotasun handikoa da beti, eta orain beste serie bat dago aurreprodukzio-fasean, Rainbow estudio italiarrarekin sinatuta; kasu honetan, irudi errealen bidez egina.